Ostiralean ikusi ahal izango da udako GUKA saioaren lehen atala

Uztarria.eus 2021ko eka. 30a, 20:27

GUKA magazinaren hurrengo atala ikusgai izango da ostiralean 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Uztarria.eus-en. Udako GUKA, ordea, astero-astero egongo da ikusgai, eta bertan, Andoni Elduaienek, Mireia Galarzak eta Gorka Peñagarikanok udan zehar eskualdean egin daitezkeen plan proposamenak landuko dituzte. 

Honako hau udako GUKA saioaren aurrerapena da. Orain arteko saio guztiak ikusgai daude honako lotura honetan.