San Juan egunez, trikitilarien saioa izan dute San Martin egoitzan

Julene Frantzesena 2021ko eka. 24a, 15:12
Imuntzo eta Unai gaur San Martin egoitzan.

San Martin egoitzan bisita berezia izan dute gaur, San Juan egunez. Izan ere, goizean han izan dira Imuntzo eta Unai trikitilariak, eta egoiliarrek trikiti doinuez gozatzeko aukera izan dute. Pandemia hasi zenetik lehen aldiz, egoitza barruan musika emanaldia entzuteko aukera izan dute egoiliarrek.