Salbe auzunean irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte

Julene Frantzesena 2021ko eka. 24a, 13:16
Salbe auzuneko eremu horretan egingo dituzte lanak.

Sasoi eraikuntza enpresak egingo ditu lanak, hamabost asteko epean. Besteak beste, zoladura berritu, errepidea hobetu, aparkaleku gehiago egokitu, ur estolderiak banatu eta etxeen arteko argindar kableak lurperatuko dituzte.

Salbe auzuneko irisgarritasuna hobetzeko helburuz, auzo horretako 7. eta 25. etxeen atarien artean lanak hasiko ditu aurki Azpeitiko Udalak. Sasoi eraikuntzak SL enpresak egingo ditu lanak 347.608,71 euroko inbertsioa duten lanak, eta horiek hamabost asteko epean hasi eta bukatu beharko ditu.

Obra horiekin ingurua berrurbanizatuko dute, udalaren arabera, herritarren mugikortasun eta irisgarritasun antolamendua "hobetzeko eta arauetara egokitzeko". Besteak beste, zoladura berritu, errepidea hobetu, aparkaleku gehiago egokitu, ur estolderiak banatu eta etxeen arteko argindar kableak lurperatuko dituzte.

Hona hemen lanen planoa: