Ezohiko bigarren San Juan bezpera Urrestillan

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 24a, 10:33

Aurten ere San Juan jairik ez dute ospatuko Urrestillan, ez ohiko moduan behintzat, baina atzo iluntzean zuhaitza sartu eta sua piztu zituzten.

Aurten ere ez da San Juan festarik izango Urrestillan. Hala ere, ohiturei jarraituz, hainbat ekintza prestatu ditu herritar talde batek, Azpeitiko Udalarekin batera. Atzo iluntzean, San Juan bezpera izaki, lizarra sartu eta sua piztu zuten