Koronabirusa Azpeitian

Hiru positibo atzeman ditu Osasun Sailak Azpeitian

Julene Frantzesena 2021ko eka. 23a, 13:22

100.000 biztanleko azken hamalau egunetako intzidentzia tasa 183,97ra igo da Azpeitian, eta eremu horian jarraitzen du. Bestalde, ospitaleetako egoera hobera egiten ari da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Azpeitian eta Zumaian atzeman dituzten sei kasu positiboak. Horiexek izan dira Osakidetzak azken orduetan Urola Kostan detektatu dituen koronabirus kasuak. Datuek apaltzera egin dute nabarmen azken egunetan, eta bide beretik jarraitzen dute. Azpeitian 183,97koa da 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako tasa, eta eremu horian jarraitzen du.

Horrez gain, eskualdeko herri batzuetako intzidentzia tasak altua izaten jarraitzen du, eta Azpeitiaz gain semaforo horian dira: Zumaian 223,87 da, Azkoitian 125,18, Getarian 106,01 eta Orion 81,54. Gainerakoan, tasak oso baxuak dira: 0 da tasa Aian, Aizarnazabalen, Beizaman, Errezilen eta Zestoan, eta 25,7 da Zarautzen.

Herenegungo datuekin alderatuta, gora egin du positiboen kopuruak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: herenegun 146 detektatu zituzten, eta atzo 187: Gipuzkoan 70, Bizkaian 77 eta Araban 36. Osakidetzak atzo 6.716 proba gauzatu zituen, eta beraz, %2,8 da hiru lurralde horietako positibotasun tasa. Gaur-gaurkoz, 108,74 da hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, 1.646 proba egin eta 59 lagunek eman dute positibo horietan; hau da, proba gauzatutako herritarren %3,6k.

Ospitaleetako egoerak ere hobera egin du; izan ere, 68 lagun daude hiru lurralde horietako erietxeetan koronabirusa tarteko, eta horietatik 40 daude ZIUetan, aurreko egunean baino bost gutxiago. Orotara, atzo, hemezortzi lagun ospitaleratu zituzten.