Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da bihar

Julene Frantzesena 2021ko eka. 24a, 08:08
Apirileko azken ostiraleko elkarretaratzeko irudia. (Azpeitiko Sare)

Azpeitiko Sarek deituta, azken ostiraleko elkarretaratzea izango da bihar, 19:00etan, plazan.

Ekaineko azken ostirala izango da bihar, eta hileko azken ostiraleroko moduan, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute plazan. 19:00etarako jarri du hitzordua Azpeitiko Sarek.