Naroa Aranbarrik hirugarren egin du bizikleta jaitsieren Espainiako Txapelketan

Julene Frantzesena 2021ko eka. 22a, 15:01
Naroa Aranbarri txapelketako une batean. (Lagun Onak BTT)

Joan zen asteburuan jokatu zen lehia Briviescan (Burgos, Espainia), eta Lagun Onak BTT taldeko hainbat lagunek parte hartu zuten bertan. Aranbarrik podiumean sartzea lortu zuen 02:14,231 denbora eginda.

Naroa Aranbarrik hirugarren egin du bizikleta jaitsieren Espainiako Txapelketan. Joan zen asteburuan jokatu zen lehia Briviescan (Burgos, Espainia), eta Lagun Onak BTT taldeko hainbat lagunek parte hartu zuten bertan. Aranbarrik podiumean sartzea lortu zuen 02:14,231 denbora eginda. Junior eta kadete mailako emakumeak elkarrekin lehiatu ziren, eta sailkapen horretan izan zen hirugarren azpeitiarra; izan ere, juniorren mailan bigarrena izan zen. Ez da, baina, Aranbarrik podiumean sartzea lortzen duen lehen aldia; izan ere, 2019an ere hirugarren postuan sailkatu zen.

Lagun Onak BTT taldeko beste bi kidek ere parte hartu zuten txapelketan: Iñigo Garciak eta Andoni Iriarte. Garcia elite mailan aritu zen, eta ibilbidea 1:53,687 denboran gauzatuta, 37. sailkatu zen. Iriarte, berriz, junior mailan aritu zen, eta 02:06,167 denborarekin, hemezortzigarrena izan zen. Sailkapen orokorrean –109 partaide izan ziren guztira–, 76. sailkatu zen Garcia, 97. Iriarte eta 104. Aranbarri.