Bigarren batzar irekia deitu du Marea Arroxak datorren astelehenerako

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 22a, 12:10
Marea Arroxaren atzoko batzar irekia, kioskoan. (Marea Arroxa)

Atzo egin zuten lehen bilera, saninazioen bueltako datetan zer-nolako kultur ekintzak antola dizaketen aztertzen hasteko. Ekainaren 28an elkartuko dira berriro plazan, 21:00etan.

Aurten ere ez da San Inazio festarik izango herrian, ez behintzat bere horretan. Hala ere, iazko etenaren ondotik, uztaileko azken astean, saninazioen berezko daten bueltan "Marea Arroxak antolatutako ekintzek egon beharko luketela" iritzita, bi urte eta gero batzar irekia egin zuen atzo Marea Arroxak (argazkian).

"Egoera ikusita zer gogo, zer baldintza egon daitezkeen eta zer egin daitekeen pentsatzen hasi" ziren atzoko batzarrean elkartutakoak, eta bigarren batzar bat deitzea erabaki dute. Datorren astelehenean, ekainaren 28an, izango da Marea Arroxaren bigarren batzar ireki hori, plazan, 21:00etan.