Palako finalarekin eta Iheskideren kontzertuarekin bukatu dituzte Orkatzen urteurreneko ospakizunak

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 21a, 12:21

Aurtengo ospakizunen "balorazio positiboa" egin dute Orkatzeko kideek eta eskerrak eman dizkiete "parte-hartzaile guztiei eta, bereziki, Kulturaz kooperatibari", eskainitako laguntzarengatik.

Ostiralean Ruper Ordorikaren musikarekin gozatu ondoren, Pala Txapelketa Mixtoaren finalarekin –Idoiak eta Aitorrek osatutako bikoteak irabazi zuen– eta Iheskide taldeak Soreasu antzokian emandako kontzertuarekin bukatu zituzten zapatuan Orkatz kultur elkartearen XVIII. urteurreneko ospakizunak.

Orkatz kultur elkartekoek urteurren ospakizunen "balorazio positiboa" egin dute eta eskerrak eman nahi izan dizkiete ekitaldietako "parte-hartzaile guztiei eta, bereziki, Kulturaz kooperatibari", ekitaldiak aurrera eramaten "ezinbesteko laguntza" emateagatik.

(Argazkiak: Orkatz kultur elkartea)