Zabalik dago Helduen Eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea

Julene Frantzesena 2021ko eka. 21a, 12:18
Jose Artetxe kaleko 2. zenbakian dago Azpeitiko Helduen Eskola.

Hilaren 29a bitartean egongo da zabalik 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea, eta horretarako, eskolara bertara joan beharko da, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Dagoeneko zabalik dago Helduen Eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea. 2021-2022 ikasturtean eskola horretan ikasi nahi duten herritarrek Jose Artetxe 2. zenbakira, Perretxiko gisa ezagutzen den eraikinera, joan beharko dute izena ematera; zehazki, gaurtik hilaren 29ra bitartean izango da horretarako aukera, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Azpeitiko Helduen Eskolan DBH titulua ateratzeko, irakurketa eta idazketa garapena lantzeko zein oinarrizko informatika ezagutzeko aukera eskainiko dute. Horrez gain, baina, atzerritarrentzako gaztelania eta euskara saioak ere emango dituzte. Zalantzak argitzeko 943 81-22 03 telefono zenbakira dei daiteke.