'... 1521-1522. Inbasioa' hitzaldia eskainiko du bihar Joseba Asironek

Julen Otaegi Leonet 2021ko eka. 21a, 11:35
Joseba Asiron, Elgoibarren emandako hitzaldi batean. (Elgoibarko Izarra)

Solasaldia bihar izango da, 18:30ean, Azoka Plaza gaineko aretoan. Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatu du ekitaldi sorta ekainean zeharrerako, 1521ean Loiolan eta Noainen jazotako gertakarien bosgarren mendeurrena dela eta.

Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatutako azken hitzaldia izango da bihar, asteartea, Azoka Plaza gaineko aretoan. 18:30ean emango du Joseba Asironek solasaldia, ... 1521-1522. Inbasioa izenburupean. 1521eko Loiolako eta Noaingo gertakarien bosgarren mendeurrenaren harira antolatu ditu Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak hainbat hitzaldi, eta horietako azkena izango da biharkoa. Datorren asteko igandean, hilaren 27an, Loiolan gazteekin egingo duten mahai inguruarekin emango diote amaiera ekitaldi sortari.