Kustomizazio tailerra egin dute Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2021ko eka. 20a, 14:13

Oihalezko arropak, poltsak... itxuraz aldatzen ikasi dute ikastaroan parte hartu duten herritarrek.

Gazteei eta helduei zuzendutako kustomizazio tailerra izan da gaur, igandea, Ekoetxean. 10:30etik 12:00etara bitartean egin dute saioa, eta oihalezko arropak, poltsak... itxuraz aldatzen ikasi dute parte hartzaileek. Horretarako, askotariko apaingarriak erabili dituzte. Hainbat lagunek parte hartu du saioan.