Arte eta diseinu eskolako ikasleen lanak, ikusgai

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 20a, 11:20

Ikasturtean zehar arte eta diseinu eskolan sortutako marrazkiak, koadroak, eskulanak nahiz egurrezko tailuan egindako lanak ikusteko aukera izango da ekainaren 26ra bitartean.

Arte eta Diseinu Ikastegiko (ADI) ikasleek ikasturtean zehar egindako askotariko lanak ikusteko aukera izango da datozen egunetan Foru Ibilbideko Udal Erakusketa Aretoan. Hain zuzen, arte eta diseinu eskolan ikasiz sortutako marrazkiak, koadroak, eskulanak nahiz egurrezko tailuan egindako lanak ikusteko aukera izango dute erakusketa aretora bertaratzen direnek. ADIko ikasleen erakusketa zabalik izango da ekainaren 26ra arte, 18:00etatik 20:00etara.