Gaueko autobus zerbitzuak berreskuratu ditu Lurraldebusek

Ihintza Elustondo 2021ko eka. 19a, 11:03

UK06, UK4G eta UK45G autobus lineetan hainbat zerbitzu berri izango dira gaurtik aurrera.

Ostalaritzaren ordutegia luzatu izanarekin batera, autobus zerbitzuetan aldaketak egin ditu Lurraldebusek. Batetik, UK06 linean ostiral lanegunetan eta larunbat gauetan autobus bat gehiago aterako da. Bestetik, UK46G linean hainbat zerbitzu gehitu dituzte ostiral gauetan eta larunbat gauetan. Horrez gain, UK45G linean ere gehitu dituzte zerbitzuak. Gaurtik –ekainak 19– aurrea sartuko dira indarrean aldaketak, eta beheko irudian ikus daitezke ordutegi berriak.