Soreasu antzokia goxatu du Ruper Ordorikak

Ihintza Elustondo 2021ko eka. 19a, 11:45

Orkatz kultur elkartearen urtemugaren harira eman zuen musikariak kontzertua atzo, Soreasu antzokian. Pala Txapelketa Mixtoko finala eta Iheskideren kontzertua izango dira gaur.

Orkatz kultur elkartearen XVIII. urteurreneko ekitaldien barruan, Ruper Ordorika musikariaren kontzertua izan zen atzo, ostirala, Soreasu antzokian. Gozatu ederra hartu zuten bertaratu ziren herritarrek. Gaur izango dira urtemugaren harira antolatutako azken ekitaldiak: lehenik, Pala Txapelketa Mixtoko finala jokatuko dute, eta arratsaldean Iheskide punk-rock taldea izango da Soreasu antzokian, Tinko gurean disko berria aurkezten.

(Argazkiak: Orkatz kultur elkartea)