Lapatx zabortegia "trantsizio ekologikorako ingurumen eragile" bihurtzeko plan estrategikoa garatzen ari dira

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 18a, 11:04
Mankomunitatea Lapatxen funtzioa birdefinitzeko plan estrategikoa garatzen ari da. (Urola Erdiko Mankomunitatea)

Lapatxen zeregina birdefinitzeko garaia iritsi dela uste du Urola Erdiko Mankomunitateak, eta horregatik ari dira zabortegia "trantsizio ekologikorako ingurumen eragile" bihurtzeko plan estrategikoa garatzen. Mankomunitateak jakinarazi duenez, "aldaketa klimatikoan eragina eragozteko, jasangarritasuna, ekonomia zirkularra eta trantsizio energetikoaren baitako proiektuak gauzatzeko" ari dira osatzen plan estrategikoa. 

Aldaketarako prozesu batean murgilduta dago azken hilabeteotan Lapatx zabortegia, eta horren zeregina birdefinitzeko momentua iritsi dela uste du Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak. "Etorkizunari anbizioz heltzeko unea du. Ingurumen arloan erronka handiak izango dira datozen urteotan, eta horregatik, plan estrategiko bat egin du, erronka horiei heltzeko moduko baliabideak eta proiektuak sortu eta garatzeko", azaldu du mankomunitateak. Hain zuzen, xedea da Lapatx "datozen urteotan eman beharko den trantsizio ekologikorako ingurumen eragile" izatea, eta bide horretan ari dira lanean.

Mankomunitateak azaldu duenez, "adaketa klimatikoaren eragina eragozteko, jasangarritasuna, ekonomia zirkularra eta trantsizio energetikoaren baitako proiektuak gauzatzeko helburuarekin" ari da osatzen plan estrategikoa. "Etorkizuneko proiektu guztiak, nola ez, eskualde osoko herritarren beharrei eta herrien beharrei erantzuteko bideak izatea nahi da", gaineratu dute. 

Aitor Bereziartua Urola Erdiko Lapatx zabortegiaren eta mankomunitateko lehendakariak “ilusioz” begiratzen dio etorkizunari, eta uste du "aldaketarako momentua" dela: "Ingurumen arloan erronka handiak aurreikusten dira datozen urteotako, eta eskualdean aldaketa hori gauzatzeko baliabidea izan nahi du Lapatxek. Eskualdeko herri guztien etorkizuneko erronkei heltzeko aukerak eskaini nahi ditu Lapatxek”.