Musikaz eta politikaz jardun dute Gaztetxean

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 18a, 10:30
'Musika eta politika' mahai ingurua, atzo, Gaztetxean. (Azpeitiko Gaztetxea)

Azken txanpara iritsi da Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako Azpeitiye desegin musika zikloa. Atzokoa azkenbigarren hitzordua izan zen. Musika eta politika mahai ingurua egin zuten Gaztetxean, eta herritar ugari bertaratu zen saiora. Egitarauari gaur emango diote bukaera, Arroite eta Ukabil taldeen kontzertuekin. 19:00etan hasiko dira horiek eta dagoeneko amaitu dira sarrerak.

Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako Azpeitiye desegin musika zikloaren barruan, Musika eta politika mahai ingurua egin zuten atzo arratsaldean Gaztetxean, eta herritar ugari bertaratu zen saiora. Desgaraian musika taldeko Jon Gurrutxaga, Rodeo taldeko Ortzi Alberdi eta Bake Faltsua taldeko Mattin Korta eseri ziren mahaiaren bueltan, Gaizka Arrue musikari azpeitiarrak gitutako saioan, eta entzule gisa joandakoak ere izan zuten solasaldian parte hartzeko aukera.

Atzokoa Azpeitiye desegin zikloko azkenbigarren hitzordua izan zen, eta gaurkoa izango da azkena. 19:00etan hasita, kontzertu bana emango dute Arroite eta Ukabil musika taldeek, Gaztetxean. Biak herriko taldeak dira; Arroitek aurreneko kontzertua izango da gaurkoa, eta Ukabilek, hirugarrena. Dagoeneko gastatu dira sarrerak.