Death Cafe saioa egingo dute asteartean Basazabal jauregian

Anartz Izagirre 2021ko eka. 17a, 09:27

18:00etatik 20:00etara izango da saioa, eta aurrez izena eman beharko da 627 11 78 19 telefono zenbakira deituta.

Heriotzaz araurik eta lokarririk gabe hitz egiteko, datorren asteartean, hilak 22, Death Cafe saioa egingo dute Basazabal jauregian. 18:00etatik 20:00etara izango da saioa, eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, 627 11 78 19 telefono zenbakira deituta. Segurtasun neurri guztiak beteko dituztela azaldu dute antolatzaileek.

Heriotzari buruz errespetuz hitz egiteko saioak dira Death Cafe izeneko solasaldiak. 2019ko otsaileko aldizkarian, 213. zenbakian, Death Cafe saioen inguruko erreportaje luzea egin zuen Uztarriak; honako lotura honetan irakur daiteke.