Gizarte, kultur eta kirol elkarteei zuzendutako hainbat dirulaguntza deialdi martxan jarri ditu udalak

Julene Frantzesena 2021ko eka. 16a, 15:26

Zehazki, zortzi deialdi argitaratu ditu erakundeak: bost gizarte zerbitzuetakoak, bi kiroletakoak eta bat kultur arlokoa. Laguntza horien bidez, orotara, 237.895 euro bideratuko ditu udalak arlo horietan lanean ari diren taldeak nahiz norbanakoak laguntzera.

Herriko gizarte, kultur eta kirol taldeei zuzendutako hainbat dirulaguntza lerro jarri ditu martxan Azpeitiko Udalak. Zehazki, zortzi deialdi argitaratu ditu erakundeak: bost gizarte zerbitzuetakoak, bi kiroletakoak eta bat kultur arlokoa. Laguntza horien bidez, orotara, 237.895 euro bideratuko ditu udalak arlo horietan lanean ari diren taldeak nahiz norbanakoak laguntzera.

Gizarte zerbitzuen arloan bost dirulaguntza lerro zabaldu ditu erakundeak, eta 135.000 euro bideratuko ditu horietara. Honako hauek dira lerroak:

Kirol arloan, Eskola Kirolaren programa eta elkarteen ohiko jarduerak laguntzeko 55.395 euro bideratu ditu Azpeitiko Udalak.

Kulturaren arloan, zabalik da herriko taldeek urteko ohiko jarduerak egitea ahalbidetzeko dirulaguntzak eskatzeko epea, eta erakundeak 47.500 euro bideratu ditu horretara.