COVID-19ak nerabeei nola eragin dien aztertu du Gaztelekuak, eta bihar aurkeztuko du diagnosia Azoka Plazan

Anartz Izagirre 2021ko eka. 16a, 09:26
Nerabeak Azpeitiko Gaztelekuan. (Aitziber Arzallus)

Bi saio izango dira: 17:00etan nerabeei zuzenduriko aurkezpena, eta 18:30ean, gurasoei, irakasleei eta interesa duten orori zuzendurikoa. Gaztelekuko hezitzaileek egingo dute aurkezpena.

COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, nerabeek egoera nola bizi duten azterketa egin du Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak. Hain zuzen ere, Gaztelekuko hezitzaileek inkesta bat egin die nerabeei, eta ikerketa horretan oinarritutako diagnosia aurkeztuko dute bihar, osteguna, Azoka Plazako eraikineko lehen solairuko aretoan.

Bi saio izango dira; batetik, 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduriko aurkezpena egingo dute, eta bestetik, 18:30ean gurasoei, irakasleei eta gaian interesa duen orori zuzendurikoa. Gaztelekuko hezitzaileek eskainiko dute aurkezpena.