'Musika eta politika' mahai ingurua izango da ostegunean Gaztetxean

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 15a, 15:28
Iaz ere hausnartu zuten musikaren eta politikaren arteko harremanaz. (Azpeitiko Gaztetxea)

Desgaraian musika taldeko Jon Gurrutxaga, Rodeoko Ortzi Alberdi eta Bake Faltsuako Mattin Korta arituko dira solasean 18:00etan hasita, Gaizka Arruek gidatutako mahai inguruan. Azpeitiye desegin musika zikloko hitzordua izango da ostegunekoa. 

Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako Azpeitiye desegin musika zikloaren barruan, Musika eta politika mahai ingurua izango da ostegunean Gaztetxean. Mahai ingurua 18:00etan hasiko da, eta hizlari arituko dira Desgaraian musika taldeko Jon Gurrutxaga, Rodeoko Ortzi Alberdi eta Bake Faltsuako Mattin Korta. Saioa gidatzeaz, aldiz, Gaizka Arrue azpeitiarra arduratuko da. 

Ostegunekoa Azpeitiye desegin zikloaren azkenbigarren hitzordua izango da. Ostiralean, hilak 18, amaituko dute apirilean hasitako egitaraua, Arroiteren eta Ukabilen kontzertuekin. Arroite Azpeitiko musika taldea da, eta ostiralekoa izango da taldearen aurreneko kontzertua. Ukabileko musikariak ere azpeitiarrak dira, eta horien hirugarren emanaldia izango da Gaztetxean eskainiko dutena. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira, eta sarrerak salgai daude Haginpe tabernan.