Mikel Orbegozok Beasainen jokatuko du datorren denboraldian

Julene Frantzesena 2021ko eka. 16a, 08:03
Mikel Orbegozo Beasaingo kamisetarekin. (Beasain)

Espainiako Hirugarren Mailan da Beasain taldea, eta aurrelari azpeitiarra han ariko da 2021-2022 denboraldian. Azken denboraldia Tuterako (Nafarroa) Tudelano taldean egin du Orbegozok.

Mikel Orbegozo (Azpeitia, 1989) futbolariak Beasain taldean jokatuko du 2021-2022 denboraldian. Azken denboraldia Tuterako (Nafarroa) Tudelano taldean egin du azpeitiarrak, Espainiako Bigarren B Mailan. Datorren denboraldian, berriz, Espainiako Hirugarren Mailan ariko da, Beasainekin.

Realaren harrobian hazitako jokalaria da Orbegozo, eta iaz Tudelanora joan aurreko hiru denboraldiak Irungo Real Union taldean egin zituen. Aurretik, baina, Ebron, Jaenen, Marbellan, Compostelan, Getafe Bn, Amorebietan, Sestao Riverren, Nasticen eta Bilbao Athleticen jokatutakoa da aurrelari azpeitiarra.