Euskara ikastaro trinkoak eskainiko dituzte udan Udal Euskaltegian

Julene Frantzesena 2021ko eka. 14a, 11:37
Udal Euskaltegiaren kanpoaldea.

C1 eta B2 azterketak prestatzeko eskolak emango dituzte, eta saioak ekainaren 6tik uztailaren 21era bitartean izango dira. C1 mailako ikastaroa on line egiteko aukera ere izango da. Osteguna bitartean eman behar da izena ikastaroetan.

Euskarazko titulu ofizialak eskuratu nahi dituzten herritarrei zuzendutako udako ikastaro trinkoak antolatu ditu Udal Euskaltegiak aurten ere. C1 eta B2 azterketak prestatzeko eskolak emango dituzte, eta saioak ekainaren 21etik uztailaren 21era bitartean izango dira. Gainera, C1 mailako ikastaroa on line egiteko aukera ere izango da, ekainaren 21etik irailaren 24ra bitartean.

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, eta osteguna izango da horretarako azken eguna. Izena eman nahi dutenek Udal Euskaltegira joan (Perdillegi kalea, 1), hango 943-81 19 47 telefono zenbakira deitu edo euskaltegia@erabili.eus e-posta helbidera mezua idatz dezakete. Ikasleen eta langabetuen matrikula doakoa izango da, eta gainerakoek, baldintzak betez gero, matrikularen zenbatekoa osorik berreskuratzeko aukera izango dute euskaltegiak eskaintzen duen beka eta dirulaguntza sistema tarteko.