'Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa' dokumentala emango dute bihar

IƱigo Gutierrez eta Maria Lizarraga Izadirekin. (Nafarroako Hitza)

Orkatz kultur elkartearen 28. urteurrena dela-eta antolatu dute saioa, eta ikus-entzunezko emanaldiaren ostean, solasaldia eskainiko dute lanaren egileek. Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 18:30ean hasita.

Izadi. Espetxean jaiotako atzera kontaketa dokumentalaren emanaldia izango da bihar, asteazkena, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Ikus-entzunezkoa ikusi ostean, solasaldia eskainiko dute haren egileek.

Dokumentalak Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoak eta haien alaba Izadik bizi duten egoera jasotzen du; izan ere, Aranjuezeko espetxean bizi da Izadi egun, baina haurrak 3 urte beteko ditu datorren urtarrilean, eta espetxetik atera beharko du. 2019aren amaieran, Izadi gurasoekin etxera dinamika sortu zuten, eta dokumentalean Izadiren gurasoen nahiz haien gertuko zenbait pertsonaren testigantzak jaso dituzte.

Orkatz kultur elkartearen 28. urteurrena dela-eta antolatu dute saioa, baina ez da aste honetako bakarra izango. Hain zuzen ere, ostiralean Ruper Ordorikak eta zapatuan Iheskide taldeak kontzertu bana eskainiko dute. Bi kontzertuetarako sarrerak salgai daude Kulturaz.eus webgunean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide