Koronabirusa Azpeitian

Positiboen kopuruak behera egiten jarraitzen du Gipuzkoan

Julene Frantzesena 2021ko eka. 13a, 12:43

Hego Euskal Herrian ere behera egin du positiboen kopuruak; izan ere, atzo, guztira, 6.707 proba egin zituzten, eta proba egin zuten 253 herritarrek eman zuten positibo. Positibotasun tasek %4aren azpitik jarraitzen dute bai Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baita Nafarroan ere.

Azken boladako positibo kopuru baxuena atzo atzeman zuen Osakidetzak Gipuzkoan: 46 kasu, orotara. Herenegun baino bederatzi kasu gutxiago dira, eta ostegunean baino hamalau gutxiago. Dena den, atzo aurreko egunetan PCR eta antigeno proba gutxiago egin zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eta gainera, asteburuetan ez du herrikako daturik jakinarazten.

Hego Euskal Herrian ere behera egin du positiboen kopuruak; izan ere, atzo, guztira, 6.707 proba egin zituzten, eta proba egin zuten 253 herritarrek eman zuten positibo –herenegun baino bost gutxiago– Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Araban eta Gipuzkoan zenbatu zituzten kopuru baxuenak: 44 eta 46 kasu, hurrenez hurren. Nafarroan, berriz, 50 positibo zenbatu zituzten. Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien; 110, guztira. Gainera, lurralde horietatik kanpo bizi diren hiru lagunek ere positibo eman zuten probetan. Positibotasun tasek %4aren azpitik jarraitzen dute, Hego Euskal Herriko osasun sailek jakinarazi dutenez: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %3,9 da tasa, eta %3,5 Nafarroan.

Ospitaleratzeen inguruko datuak Osakidetzak soilik eman ditu oraingoz: atzo hamazazpi lagun ospitaleratu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan, eta gaur egun, 61 lagun daude ZIUn –herenegun baino bi gutxiago–.