Julen Lopetegik Ecotrimad distantzia olinpikoko triatloia irabazi du

Julene Frantzesena 2021ko eka. 13a, 08:20
Julen Lopetegi podiumean atzo.

Buitrago de Lozoyan (Madril) izan zen proba atzo, eta azpeitiarrak bi ordu, hamazazpi minutu eta hiru segundo behar izan zituen distantzia olinpikoko triatloia bukatzeko. Bigarren sailkatuak baino zazpi segundo lehenago helmugaratu zen Lopetegi.

Julen Lopetegi kirolari azpeitiarrak Ecotrimad triatloiko distantzia olinpikoko proba irabazi zuen atzo, zapatua, Buitrago de Lozoyan (Madril). Azkoitri triatloi klubeko kidea da Lopetegi, eta 02:17:03 denbora eginda osatu zuen ibilbidea.

Zehazki, 1,9 kilometro igerian, 37 kilometro bizikletan eta 9,91 lasterka. Igeri eginda, hirugarren atera zen uretatik, baina bizikletaren gainea lehen postuan jartzea lortu zuen, eta lasterka eginda, lehenen helmugaratu zen.

Azpeitiarrak bigarren sailkatu zen Hendrik Becker-ek baino zazpi segundo gutxiago behar izan ditu triatloia amaitzeko. Orotara, 316 lagunek parte hartu dute proban.