Dancehall doinuen erritmoan aritu dira dantzan Dinamoan

Julen Imaz eta Julene Frantzesena 2021ko eka. 12a, 16:35

Orkatz kultur elkartearen 28. urtemugaren harira antolatu dute dantza ikastaroa, eta parte-hartzaileak oso gustura agertu dira saioa amaitzean. Raquel Koroma dantzariak gidatu du saioa, Dinamoan.

Dancehall ikastaroa egin dute gaur, zapatua, goizean hainbat lagunek. Dinamoa sormen gunean eskaini du saioa Raquel Koroma dantzariak, eta dozenatik gora lagunek gorputzak mugitzeko aukera izan dute. Orkatz kultur elkartearen 28. urtemugaren harira antolatu dute dantza ikastaroa, eta parte-hartzaileak oso gustura agertu dira saioa amaitzean. Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak bideoa osatzeko horietako birekin hitz egin dute.

Arratsaldean, 19:00etan hasita, dantza erakustaldia eskainiko du Koromak; izan ere, reggae-dancehall doinuak egiten dituen Nikotina Tolosako taldearekin batera ariko da dantzaria Sanagustin kulturgunean.