Azpeitiak eta Astigarragak jokatutako finalerdietako joaneko partidak, osorik

Julene Frantzesena 2021ko eka. 12a, 10:47

Atzo, ostirala, Azpeitiak eta Astigarragak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalerdietako joaneko partidak jokatu zituzten Izarraitz pilotalekuan, eta Azpeitia nagusitu zen 2 eta 1. Partidaren zuzeneko emankizuna egin zuten Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak, eta Xabier Euzkitze kazetaria eta Jon Alberdi pilotari profesionala aritu ziren esatari lanetan. Atzoko norgehiagokak ikus daitezke honako bideo honetan.