Youtuben beste lau hitzaldi iragarri ditu KZguneak uztailerako

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 11a, 08:20

Uztailerako zuzeneko beste lau hitzaldi programatu ditu KZguneak Youtubeko bere kanalean. Aurrekoetan bezala, hitzaldiak jarraitu nahi dituztenek ez dute aurrez izena eman beharrik. Zuzenean ikusteko aukera ez dutenek, berriz, nahieran ikus ditzakete gero hitzaldiak, KZgunearen kanalean gordeko dituztelako bideoak.

Hau da euskarazko hitzaldien uztaileko egutegia eta ordutegia:

- Doako liburu elektronikoak jaitsi. Uztailaren 6an, 12:00etan (hitzaldirako esteka, hemen).

- Argazkigintza mugikorra. Uztailaren 13an, 19:00etan (hitzaldirako esteka, hemen).

- Azken albisteak ezagutu RSSei esker. Uztailaren 20an, 12:00etan (hitzaldirako esteka, hemen).

- Doako filmen atariak. Uztailaren 27an, 19:00etan (hitzaldirako esteka, hemen).