'Mamuari so: kapitalismoa vs. burujabetza' liburua izan du hizpide Floren Aoizek

Julene Frantzesena 2021ko eka. 10a, 16:30

Liburuaren izenburua oinarri hartuta eskaini zuen Iratzar fundazioko zuzendariak solasaldia, Sanagustin kulturgunean. Hitzaldi horrekin hasi dituzte Orkatz kultur elkartearen XXVIII. urteurreneko ekitaldiak.

Floren Aoizek Mamuari so: kapitalismoa vs. burujabetza izenburupean eskaini zuen solasaldiarekin abiatu ziren atzo, asteazkena, Orkatz kultur elkartearen XXVIII. urteurren ospakizuneko ekitaldiak. Iratzar fundazioko zuzendariak eta ezker abertzaleko militanteak izen bereko liburua aurkeztu zuen Sanagustin kulturgunean, dozenatik gora lagunen aurrean.

Honako lotura honetan irakur daiteke hitzaldiaren atarian Uztarria.eus-ek Aoizi egindako elkarrizketa.