DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat udaleku irekiak antolatu dituzte

Julene Frantzesena 2021ko eka. 9a, 11:59
Besteak beste, sukaldaritza tailerra egingo dute udalekuetan.

Ekainaren 21etik uztailaren 12ra bitartean egingo dituzte udalekuak, eta egun horietan kultur eta kirol ekintzak egingo dituzte,  baita ikastaroak eta tailerrak ere. Ekainaren 14a bitartean eman daiteke izena Gaztelekura joanda edo Internet bidez.

DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat udaleku irekiak antolatu ditu Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak, eta dagoeneko zabalik da horietan izena emateko aukera. Ekainaren 21etik uztailaren 12ra bitartean egingo dituzte udalekuak, eta egun horietan kultur eta kirol ekintzak egingo dituzte, baita ikastaroak eta tailerrak ere.

Zehazki, sexualitate tailerra, funky ikastaroa, masaje eta manikura saioa, lehen sorospen ikastaroa, cycling saioa, trx saioa, mural margoketa, sukaldaritza tailerra, mendi irteera nahiz rap ikastaroa gauzatu ahal izango dituzte izena ematen duten gazteek.

DBH 1etik Batxilergoko 2. mailara arteko gazteei zuzendutako ekintzak izango dira, eta izena Gaztelekura joanda edo Internet bidez eman beharko da ekainaren 14a, astelehena, bitartean. Informazio gehiago nahi duenak 943-15 71 60 edo 943-15 71 61 telefonora dei dezake.

Hona hemen ekainaren 21etik uztailaren 12ra bitarterako prestatu duten udalekuetarako egitaraua: