Hogeita hiru lan, 39. Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko lehian

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 9a, 10:35

Ekainaren 17a bitartean ikus daitezke Foru Ibilbideko udal aretoan aurtengo Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak. Denera 23 kartel aurkeztu dituzte lehiaketara, eta herritarrek beren gogokoenaren aldeko botoa emateko aukera dute erakusketan bertan. Han hartutako irudiekin osatu du Erlo Telebistak bideo hau.