Aurrera doa Loiolako eta Noaingo gertakarien 500. urteurrenaren bueltako hitzaldi zikloa

Julene Frantzesena 2021ko eka. 9a, 08:44
Mikel Sorauren eta Urolakoen Napar Zuzterrak taldeko kideak atzoko solasaldian.

Atzo, asteartea, hitzaldi zikloko bigarren saioa eskaini zuen Mikel Sorauren historialariak, 1521. Euskal iruditeria bat izenburupean. Datorren astean Gure historiaren errealitatea eta erronka hezkuntzan hitzaldia emango du Jaione Isazelaiak.

1521ean Loiolan eta Noianen izandako gertakarien bosgarren mendeurrena dela eta, hitzaldi ziklo bat antolatu du Urolakoen Napar Zuzterrak taldeak, eta atzo, asteartea, izan zen solasaldietan bigarrena. Hain zuzen ere, Azoka Plaza gaineko aretoan eskaini zuen hitzaldia Mikel Sorauren historialariak, 1521. Euskal iruditeria bat izenburupean.

Datozen asteetan ere eskainiko dituzte hitzaldiak: datorren asteartean Gure historiaren errealitatea eta erronka hezkuntzan hitzaldia emango du Jaione Isazelaiak; eta hurrengoan, ekainaren 22an, ...1512-1522 inbasioa hitzaldia eskainiko du Joseba Asironek. Ekitaldi sortari hilaren 27an, igandean, emango diote amaiera Loiolan gazteekin egingo duten mahai inguruarekin.