Ansa II.a eta Labaka azpitxapeldun izan dira Sagardoaren XI. Erremonte Txapelketan

Jagoba Labaka Sagardoaren Txapelketako partida batean. (Oriamendi 2010)

Atzo, astelehena, jokatu zuten txapelketaren finala Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta frontoian, eta azpeitiarrak eta bere bikoteak ezin izan zuten Urriza-Zaldua bikotea mendean hartu. 30-22 amaitu zen neurketa.

Sagardoaren XI. Erremonte Txapelketaren finala jokatu zuten atzo, astelehena, Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta frontoian, eta Jagoba Labaka azpeitiarrak eta Ansa II.ak (Setien sagardotegia ordezkatuz) ezin izan zituzten Urriza eta Zaldua (Bereziartua sagardotegia) mendean hartu. 30-22 amaitu zen finala, eta ETB1eko Erremontari saioan eman zuten partida.

Txapelak ihes egin badie ere, Labakak eta Ansa II.ak txapelketa bikaina egin dute, eta finalera partida bat bera ere galdu gabe iritsi ziren. Finalaurrekoan 30 eta 22 irabazi zieten Goikoetxeari eta Aizpururi (Gurutzeta sagardotegia), eta neurketa hori irabazita lortu zuten finalerako txartela.

Urteko hirugarren finala

Azpeitiarrarentzat urteko hirugarren finala izango zen atzokoa. Urte hasieran, Urrizarekin batera, Erremonteko Binakako 50. Txapelketa irabazi zuen; martxoan, berriz, Oriamendi Txapelketan txapeldunorde izan zen Labaka, Goikoetxearekin.

 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide