Asteburuan bertsoa eta dancehalla izango dira protagonistak Orkatzen urteurreneko ospakizun ekitaldietan

Bihar, ostirala, bertso saioa izango da Soreasu antzokian, 20:00etan hasita. Etzi, berriz, goizean, Raquel Koroma dantzariak dancehall ikastaroa emango du Dinamoan; eta arratsaldean, erakustaldia egingo du Sanagustinen, Nikotina taldearekin batera.

Orkatz kultur elkartearen 28. urtemugako ospakizunen barruan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte astebururako. Bihar, ostirala, bertso saioa izango da Sanagustin kulturgunean, 20:00etan hasita. Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Ainhoa Agirrezabaldegi bertsolariak ariko dira kantari, eta saioaz gozatu nahi dutenek oraindik badute sarrerak erosteko aukera Kulturazen webgunean.

Etzirako, berriz, gorputza mugitzea gustatzen zaienentzat bi hitzordu prestatu dituzte. Izan ere, Raquel Koroma dantzariak dancehall ikastaroa eskainiko du Dinamoa sormen gunean, 10:30ean hasita. Arratsaldean, dantzari irundarrak erakustaldia egingo du reggae-dancehall doinuak jorratzen dituen Tolosako Nikotina taldearekin batera. Sanagustinen izango emanaldia, 19:00etan hasita. Ikastarorako zein arratsaldeko emanaldirako sarrerak Kulturazen webgunean daude eskuragai, bietan parte hartzen dutenentzat eskaintza bereziarekin.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide