Hainbat sari eskuratu dituzte Dantzakiko ikasleek Euskadiko Retro Dantzen Txapelketan

Anartz Izagirre 2021ko eka. 6a, 20:30

Guztira, zazpi lehenengo sari eta hiru bigarren sari eskuratu zituzten Jose Mari Orbegozoren dantza eskolako ikasleek atzo, larunbata, Zumarragan (Gipuzkoa). Salsa eta bachata modalitateetan lehiatu ziren Dantzakikoak.

Euskadiko Retro Dantza Txapelketa izan zen atzo, larunbata Zumarragako (Gipuzkoa) Zelai Arizti antzokian, eta Dantzaki J.M. Orbegozo dantza eskolako ikasleek sekulako erakustaldia eman zuten bertan. Dantzakiko ikasleek, guztira, zazpi lehenengo sari eta hiru bigarrengo eskuratu zituzten, salsa eta bacha modalitateetan, 10-14, 14-18, 18-30, 30-50 eta 50-60 adin tarteetan.

Honakoak izan ziren Dantzakitik txapelketan parte hartu zuten bikoteak: Peru Segurola Maren Uriarekin eta Libe Larrañagarekin (10-14 adin mailan), Gabrielle Machicao eta Julen Revuelta (14-18 adin mailan), eta Uxoa Ibarreta eta Aritz Fernandez zumarragarrak osatutako bikotea (18-30 adin mailan). Horrez gain, Dantzakiko Eider Mendizabal eta Peio Nuñok eta Juan Carlos Garciak eta Ines Izagirrek ere parte hartu zuten lehian, 40-50 eta 50-60 adin mailetan, hurrenez hurren.

(Argazkiak: Dantzaki J.M Orbegozo dantza eskola)