'Ingurumena guztiontzat' marrazki lehiaketa eta tailerra egin dituzte Ekoetxean

Anartz Izagirre 2021ko eka. 6a, 16:58

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, ekainak 5, eta marrazki lehiaketa eta ikastaroa egin dituzte asteburuan Ekoetxean. Hainbat sari banatu dituzte parte-hartzaileen artean.

Ingurumena guztiontzat lelopean marrazki lehiaketa eta tailerra izan dira asteburu honetan Ekoetxean. Izan ere, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, ekainak 5, eta ingurumena gaitzat hartuta, askotariko margolanak egin dituzte ekintzan parte hartu dutenek. Sariak ere banatu dituzte; sarituek marrazketarako eta pinturarako materiala eskuratu dute, eta horietako batek, Arte eta Diseinu elkartera hiru hilabetez doan joateko bonu bat. Horrez gain, parte-hartzaile guztiek oparitxo bat eraman dute etxera: norberak margotu beharreko marrazkidun estutxe bat eta arkatz bat.