Jone Urkizuk hirugarren postua lortu du taldeka Tenerife Blue Trailen

Anartz Izagirre 2021ko eka. 6a, 15:03

Atzo, zapatua, jokatu zuten Tenerife Blue Trail txapelketa, eta 74 kilometroko modalitatean hirugarren izan ziren Jone Urkizu eta bere taldekideak.

Jone Urkizu azpeitiarrak Tenerife Blue Trail txapelketan parte hartu zuen atzo, zapatua, euskal selekzioarekin, eta Urkizuren taldeak hirugarren postua erdietsi zuen 74 kilometroko modalitatean. Bakarka, berriz, 39. postuan amaitu zuen azpeitiarrak.