Lehen Nazional Mailara igo da Txintxu Gozotegia ISB

Andoni Elduaien 2021ko eka. 6a, 12:06
Txintxu Gozotegia ISBko jokalaria, jokoan.

Kaleangora Liceo Monjardin talde nafarrari 47 eta 64 irabazi zio ISBk. Bigarren Nazional Mailatik Lehen Nazional Mailarako igoera lortu du horrela taldeak.

Txintxu Gozotegia ISBk mailaz igotzea lortu zuen atzo, larunbata, Iruñean. ISBk garaipena behar zuen atzo Kaleangora Liceo Monjardin talde nafarraren aurka mailaz igotzeko, eta 47 eta 64 irabazita Lehen Nazional Mailako taldea izango dira datorren sasoian.

Bigarren laurdenean hautsi zuen neurketa Txintxu Gozotegia ISBk. Lehen laurdenean hamabost puntu saskiratu zituen talde bakoitzak, baina bigarrenean ISBk bederatzi puntu lortu zituzten nafarrek eta 21 Txintxu Gozotegia ISBk. Hirugarren laurdenean beste bost puntuko errenta ireki zuen ISBk, laurdena 14 eta 19 amaituta. Laugarren eta azken laurdenean, berriz, bederatzina puntu saskiratu zituen talde bakoitzak.

Garaipena eskuratuta, Juaristi ISBk eta Azkoitia-Azpeitia ISBk lortutako igoeraren balentria errepikatu du ISBren emakumezkoen bigarren taldeak. Datorren urtean maila bat gorago arituko da Txintxu Gozotegia, Lehen Nazional Mailan, hain zuzen.