'Hau ez da niretzat' websaila: laugarren atala

Laugarren atalean, Esti beste banatzaile mota batekin elkartuko da, baina azken horrek ez du uste bezala jokatuko. Hala ere, Estik aurre egingo dio eta egoerari buelta ematea lortuko du.

Hau ez da niretzat Ttap eta Zut aldizkari digitalek sortutako websaila da. Maialen Sorzabalbere aktoreak gorpuztuko duen Esti banatzailea da protagonista, etxez etxe eskari xelebreak eramango dituena. Banaketa bakoitzak egoera bitxi batera eramango du banatzailea, eta errealitatea edo fikzioa ote, hori ere zalantzan jarriko du Estik.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide