Xaguxatar ibilbidea egin ahal izango da hilaren 13an, Ekoetxetik hasita

Anartz Izagirre 2021ko eka. 4a, 08:45
Xaguxatar parkea.

10:00etatik 13:00etara bitartean egingo dute txangoa, eta ekintza doakoa eta familiei zuzendutakoa izango da. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek ekainaren 11 baino lehen eman beharko dute izena, 943-81 24 48 telefonora deituta.

Ekoetxeko 2021eko Familia Ekintzen barruan, Xaguxatar Bidea Eguna egingo dute ekainaren 13an, igandea, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Xaguxatar ibilbidea Ekoetxearen alboko parkean hasten da, eta 6,5 kilometro dituen ibilbidea da. Txango hori egingo dute ekintzan parte hartzen dutenek, eta ibilbidean zehar hainbat proba gainditu beharko dituzte haurrek, Azpeitiko altxorra zein den jakin ahal izateko. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek ekainaren 11, ostirala, baino lehen eman beharko dute izena, Ekoetxera deituta (943-81 24 48). Ekintza doakoa izango da, eta plaza mugatuak izango dira.