UKTko hedabideetan praktikak egin nahi?

Uztarria.eus 2021ko eka. 3a, 09:58
UKTren komunikabideen mapa.

EHUko Kazetaritza nahiz Marketin graduetako ikasleek Urolako Komunikazio Taldean praktikak egiteko aukera izango dute 2021eko urriaren 1etik 2022ko urtarrilaren 31ra bitartean. Ekainaren 10a izango da praktikaldirako izena emateko azken eguna.

EHUko Kazetaritza nahiz Marketin graduetako ikasleek Urolako Komunikazio Taldean praktikak egiteko aukera izango dute 2021-2022 ikasturteko lehen lauhilekoan. Euskarazko ikasketak gauzatzen ari diren ikasleek izango dute praktikaldia gauzatzeko aukera 2021eko urriaren 1etik 2022ko urtarrilaren 31ra bitartean.

Praktikaldia egiteko interesa duten ikasleek ekainaren 10a, osteguna, baino lehen eman beharko dute izena. Zehazki, horiek Curriculuma bidali beharko dute zuzendaritza@ukt.eus helbidera.