Saharar herriaren alde Madrilen egingo duten martxarako autobusa antolatu dute

Andoni Elduaien 2021ko eka. 3a, 08:42
Sahararen alde herriko plazan egindako elkarretaratze bateko irudia.

Ekainaren 19an egingo dute martxa Madrilen, eta hara joateko autobusa antolatu du Sahararen alde lan egiten duen Darahli elkarteak. Ekainaren 19an 05:05ean abiatuko da autobusa anbulatorio paretik Madrilera.

Ekainaren 19an Madrilen Saharar herriaren alde egingo duten askatasunaren aldeko martxan parte hartzeko autobusa antolatu dute eskualdean. Sahararen alde lan egiten duen Darahli elkarteak antolatu du Madrilera joateko eta handik itzultzeko autobusa. Bidaiarako izen-emate epea zabaldu du dagoeneko Darahli elkarteak. Hain zuzen ere, ekainaren 12a baino lehen eman beharko da izena darahlizumaia@gmail.com e-postara mezua idatzita edota 605 70 14 63 telefono zenbakira deituta.

Zumaiako Garoa tabernaren paretik abiatuko da autobusa ekainaren 19an, 04:45ean. Handik Zestoarako bidea hartuko du, 04:55ean Arozena geltokiaren parean zestoarrak jasotzeko. Azpeitian anbulatorioaren aurrean egingo du geldialdia autobusak 05:05ean, eta Azkoitian, Eroski txikiaren parean, 05:10ean. Madrilgo martxa amaitu bezain laster, 17:00etan, itzuliko da autobusa eskualdera. Darahliko kideek azaldu dutenez, nahitaezkoa izango da bidaia guztian maskara jantzita izatea.