2022ko San Sebastian eguna jaiegun izendatu du udalak

Anartz Izagirre 2021ko eka. 2a, 14:04

Atzo, asteartea, aho batez onartu zuen udalbatzarrak datorren urteko urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna, jaiegun izendatzea. Osteguna egokituko da 2022ko San Sebastian eguna.

Ekaineko udalbatzarra egin zuten udaleko hautetsiek atzo, asteartea, eta besteak beste, 2022rako herriko jaieguna izendatu zuten. Udalbatzak aho batez onartu zuen datorren urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna, jaiegun izendatzea; aurten ere hala izan da. Datorren urtean ostegunez izango da San Sebastian eguna, eta udaleko ordezkariek hala erabakita, jaieguna izango da Azpeitian.