Koronabirusa Azpeitian

Helduen begirada nagusi den jendartean, ezin nerabezaroa ulertu

'Argia' 2021ko eka. 4a, 08:56

Azpeitiko Gaztelekuko lau gazte elkartu ditu Argiak aisialdiari lotuta bizi duten egoeraz hitz egiteko. Gainera, Ane Arenas Gaztelekuko hezitzaileak nahiz Jon Ziarsolo Harremanak hezkuntza elkarteko hezitzaileak ere parte hartu dute Eneritz Arzallus kazetariak egindako erreportajean.

Koronabirusaren pandemia garaian asko hitz egin da nerabeez, izan hezkuntzan zein aisialdian bizi duten egoeraz eta beren jarrerez. Baina zenbat hitz egin dute beraiek?

Azpeitiko Gaztelekuko lau gazte bildu ditu Argiak solasaldi txiki baterako, eta horiek beren ahotsa gehiago entzun beharko litzatekeela azpimarratu dute, errealitatea horrenbeste aldatu den honetan badutelako zer esan eta zer proposatu.

Bide beretik hitz egin dute Ane Arenas Gaztelekuko hezitzaileak, Jon Ziarsolo Harremanak hezkuntza elkarteko hezitzaileak eta Estitxu Arozena bertso irakasleak. Horien hitzetan ere, nerabeekin gehiago komunikatu behar du jendarteak.