Ana Galarragak ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren astelehenean

Julene Frantzesena 2021ko eka. 1a, 08:05
Ana Galarraga.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako gaztetxoei zuzendutakoa saioa izango da, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea.

Ana Galarragak ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren astelehenean, ekainak 7, Udal Liburutegian. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako gaztetxoei zuzendutakoa saioa izango da, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea.

Plazak mugatuak direnez, ostirala bitartean eman ahal izango da izena 943-157195 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita. Izena ematen duten haur guztien artean zozketa egingo dute.