Kultur artikulazioari buruzko nazio jardunaldia egin dute Sanagustin kulturgunean

Urtzi Oteiza eta Anartz Izagirre 2021ko mai. 28a, 14:34

Euskal Herri osoko zazpi hizlarik mahai ingurua eskaini dute gaur, ostirala, Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola nazio jardunaldian, eta 80 pertsonatik gora herritarrek parte hartu dute bertan. Jakin fundazioak eta Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak antolatu dute saioa.

Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola jardunaldia egin dute gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Jakin fundazioak eta Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordeak elkarlanean antolatu dute saioa, eta Euskal Herri osoko hainbat kultur erreferente izan dira bertan. Lorea Agirre Jakin fundazioko zuzendariak ireki du saioa, 09:30 inguruan, eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Ignacio Arakistain Sanagustinen herri batzordeko kideak hitz egin dute ondoren. Guztira, 80tik gora herritar joan dira jardunaldira.
 
Beste hainbat konturen artean, kultur artikulazioaren garrantziaz eta esperientzia praktikoez aritu dira hizlariak hainbat orduz. Honako hauek  izan dira jardunaldian parte hartu duten hizlariak eta beren gaiak:
 

Kultur artikulazioa: zer eta zertarako?

  • Haritz Zubiri: Kultura artikulatu, hobeto bizitzeko.
  • Maialen Akizu: Femurra, haragia eta protesia.

Kultur artikulazioa: nola? Esperientzia praktikoak

  • Enekoitz Esnaola: Azpeitiko kultur komunitate artikulatua.
  • Ihintza Orbegozo: Durangoko herri dinamika: Plateruena eta gero zer?.
  • Eneko Gorri: Euskararen sarea ehunduz, Baiona-Angelu-Biarritz hiri eremuan.
  • Miren Artetxe: Bertsozale Elkartea: aniztasuna artikulatzen.
  • Ihitz Iriart: Komunitatea, kultura eta euskara uztartuz, Alozetik Iruñera