Juan Antxieta musika eskolako ikasleen emanaldiak izango dira ekainaren 2an eta 3an

Nerea Uranga 2021ko mai. 31a, 09:00

Metaleko, biolineko eta biolontxeloko Juan Antxieta musika eskolako ikasleek hiru emanaldi eskainiko dituzte ekainaren 2an eta 3an, Sanagustin kulturgunean.

Maiatzeko hirugarren astean hiru musika emanaldi eskaini zituzten Sanagustin kulturgunean Juan Antxieta musika eskolako ikasleek. Aste honetarako ere antolatu dituzte saioak. Ekainaren 2an, asteazkenean, pianoko ikasleen saioa izango da, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Ekainaren 3an, ostegunean, berriz, bi saio egingo dituzte Sanagustin kulturgunean. 18:00etan, metaleko eta biolineko ikasleen emanaldia izango da; 19:15ean, berriz, biolontxeloko eta biolineko musika saioa.