'Mundu bat motxilan' liburuaz aritu dira Soreasun Alex Txikon eta Unai Ormaetxea

Anartz Izagirre 2021ko mai. 28a, 10:24
Unai Ormaetxea eta Alex Txikon, 'Mundu bat motxilan' liburuarekin. (Lagun Onak MB)

Atzo, osteguna, hitzaldia eskaini zuten biek ala biek Soreasun antzokian, eta hainbat herritar joan zen ekitaldira. Txikonen meditazioak entzuteko aukera izan zen, besteak beste, saioan.

Alex Txikon itzuli da Himalaiatik, eta lehenengo geldialdia Azpeitian egin du. Hain zuzen ere, Unai Ormaetxeak eta biek hitzaldia eskaini zuten atzo, osteguna, Soreasu antzokian, eta Txikonen gogoetak ardatz dituen Mundu bat motxilan liburuaz aritu ziren bertan. Hainbat herritar joan zen antzokira saioa entzutera.