Urteetan zehar ateratako argazkien erakusketa eta elkartasun adierazpena, ezohiko Sare Egunean

Maialen Etxaniz 2021ko mai. 22a, 18:39

Gaur ez da izan presoen aldeko elkartasun krosik, paella txapelketarik edo polka erraldoirik Azpeitian, baina Sare Eguna izan da gaurkoa. Ezohiko egoeran, eta pandemiaren erruz bigarren urtez ohiko elkartasun ekintzak ezin antolatuta iritsi dira aurtengo Sare Egunera. Eguerditik aurrera, urteetan zehar Elkartasun Egunetan nahiz Sare Egunetan ateratako argazki mordoxka jarri dituzte ikusgai plazan. Ondoren, elkartasun adierazpena irakurri dute.

Ekintza desberdinekin bada ere, azken urteetako mezu eta aldarri bera zabaldu nahi izan dute gaurkoan. Honako hau gaurko goizak utzi dituen irudiekin osatutako bideoa da. Argazki bilduma, hemen